Zer da Basque Cross Camp?
Basque Cross Camp, BasqueQ Events, Basque CrossFit Txapelketa eta CrossFit Santurtzi proiektuen arteko elkarlanetik sortu da; kirolaren eta antolakuntzaren arloan ibilbide luzea duten hiru proiektu.
Urteetan zehar, kirol-ekitaldien bidez milaka pertsona heldurengana iritsi ondoren, taldeak beste pauso bat ematea erabaki du, esperientzia hori hezkuntza eremura eramanez, haur eta gazteentzat bereziki sortutako proiektu batekin.
Basque Cross Camp-ek, ikastetxeekin eta familiekin zuzenean lan egiten du, kirolean, kulturan eta balioetan oinarritutako hezkuntza-proposamen bat eskaintzeko. Euskara ardatz nagusi hartuta, mugimendua erabiltzen dugu ikaskuntzarako, norberaren hazkunderako eta kohesio soziala lantzeko tresna gisa.
GURE MISIOA DA...
kirolaren eta euskal kulturaren bidez haur eta gazteei balioak transmititzea, mugimendua, hezkuntza, hazkunde pertsonal eta harreman-tresna gisa erabiliz.
Balioak
Berdintasuna eta inklusioa
Neska eta mutilentzako aukera berdinak
Errespetua
Bai pertsonenganako, bai ingurumenarekiko
Norbere buruaren mugak gainditzea eta erresilientzia
Erronkei aurre egiten ikastea eta pixkanaka hobetzea
Osasun fisikoa eta mentala
Bizimodu aktibo eta osasuntsuak sustatuz
Talde-lana
Lagunartea eta joko garbia
Dibertsioa eta giro ona
Gazte bakoitza eroso eta motibatuta sentitzen den talde baten parte izan dadi