BASQUE CROSS CAMP
Euskal kultura, cross training-a eta dibertsioa gazteenentzat
Basque Cross Camp, hezkuntza eta kirol proiektu bat da, cross training-a, herri kirolak eta euskal kultura uztartzen dituena, jarduera guztietan euskara hizkuntza nagusi izanik.
Proiektua eskola-adineko gazteei zuzenduta dago, eta ikastetxeetan zein eskolaz kanpoko jardueretan eta udalekuetan garatzen da, mugimendua, ohitura osasuntsuak eta gure kulturarekiko lotura sustatzeko.
Basque Cross Camp helburu argi batekin sortu da: kirola eta euskal kultura belaunaldi berriengana hurbiltzea, esfortzua, errespetua, talde-lana eta familia-kontziliazioa bezalako balioak sustatuz, etapa bakoitzera egokitutako esperientzia aktibo eta hezitzaileen bidez.
Gure jarduerak
Udalekuak
Aste Santu, uda nahiz gabonetako oporraldietan, 5 eta 14 urte arteko gazteentzat udalekuak antolatzen ditugu, aurretik aipatutako baloreak beti ardatz izanik.
Udalekuetan, Crossfitaren oinarrizko klaseak ematen dira, bere mugimendu eta kontzeptu guztiak modu errazean azalduz. Herri kirolak ere lantzen ditugu gure kirol tradizionalak haurrei egokituz. Sustraiekin konektatzeko eta kulturaz gozatzeko aukera aktibo eta dibertigarria bilakatuz.
Bestelako kirolak eta aktibitateez gozatzeko aukera ere izango dute gazteek tokiaren arabera.
Urtearen garaiaren arabera toki ezberdinetan eskaintzen ditugu udalekuak eta hauetan guztietan ongi etorri opari pack bat jasoko dute, baita udaleku amaierako jaia, askaria musika eta dibertsioa.
Udaleku hauek begirale espezializatuekin gauzatzen ditugu
Cross Training
Lehen hezkuntza, DBH eta batxillergoko gazteei zuzendutako Crossfit klaseak antolatzen ditugu eskolaz zein eskolaz kanpoko ordutegian, ikastetxean nahiz Santurtzi Crossfiten edo Mungiako Guda Crossfiten.
Saioa jokoen bidez gauzatutako beroketa dibertigarri batekin hasiko dugu. Ondoren Crossfitean egingo ditugun mugimendu zein ariketak azaldu eta modu praktikoan gozatzeko aukera izango dute gazteek.
Kirol hau, edozein adin eta osasun egoerara egokitutako kirol inklusiboa izanik edozein pertsonak gauzatu dezake.
Crossfit klase hauek bi formatotan eskaintzen ditugu:
- Tailerrak: Ordu eta erdiko egun bateko saio solteak dira.
- Eskolaz kanpoko jarduera: Astean 2 egunetan gauzatutako ordu bateko saioak dira. Saio guzti hauek oso dinamikoak dira eta egun bakoitzean ariketa ezberdinak ezagutuko dituzte.
Herri Kirol Taillerak
Herri kirolak, euskal kulturaren eta tradizioaren parte handi bat dira. Hori dela eta, gazteek kirol hauek ezagutzeada gure helburua.
Horretarako, herri kirol egokituak praktikatzen ditugu —seguruak eta dibertigarriak— denok probatu eta bere benetako izaera sentitzeko.
Ez dira indarra edo lehiaketa bakarrik: talde-lana, errespetua, ahalegina eta gure sustraiekiko harrotasuna irakasten dute.
Lehen Hezkuntza, DBH zein Batxilergoko gazteei zuzendutako ordu eta erdiko saioak gauzatzen ditugu, eskolaz zein eskolaz kanpoko ordutegian, Saio hauek aurkezpen teoriko batekin hasten dira herri kirolen nortsasuna zein den erakutsiko diguna, ondoren erakustaldi batetaz gozatzeko aukera izango dute gazteek eta azkenik tailer praktiko gauzatuko dute.
Hitzaldiak
Basque Cross Camp-en ez dugu heziketa fisikoa soilik egiten, adinaren arabera egokitutako hitzaldi eta dinamika hezigarriak ere eskaintzen ditugu, besteak beste, honako gai garrantzitsuak lantzeko:
- Berdintasuna eta errespetua.
- Ohitura osasuntsuak eta elikadura.
- Motibazioa eta emozioen kudeaketa.
- Kirolaren balioak eta joko garbia.
- Kirol profesionala bukatzean
Hitzaldi guztiak arlo ezberdinetako profesionalek, kirolariek nahiz
TALDEA:
- JONE BERISTAIN: Crossfit atleta eta entrenatzailea.
- XABI OSA: Crossfit atleta eta munduko eredu adaptative, snoworarderra, ekintzailea eta Conquis 21 edizioko Guabanes taldeko kapitaina.
- KOIKILI LERTXUNDI: Borrokalari ohia eta Athletic Cubleko futbolari ohia.
- IÑI VICENS: osasunaren eta kirolaren sustatzailea Primeran programan FIT ERAN, ekintzailea, Crossfit coach-a, pilates, igeriketa eta fitness funtzionalaren monitorea.
- PABLO ESCUDERO: mundutik zehar eskalatzen ari den eskalatzaile profesionala.

Udalekuetako izen-ematea
Basque Cross Camp-eko udalekuak bueltan dira!
Aste Santu honetan, zure seme-alabak inoiz baino gehiago gozatzea ahalbidera ezazu.